Gau Beltza izango da astelehenekoa

Larunbatean prestaketa lanak izango dituzte.

Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko da herrian. Larunbat honetan prestaketa lanak egingo dituzte Abaraxka Udal Ludotekan 16:30etik aurrera: istorioak entzun, kalabazak hustu, mozorroak eta apaingarriak prestatu…

Astelehenean iluntzean jarri dute hitzordua. 20:00etan Kontzejupe plazatik abiatuko da ibilbidea. Arropa zaharrekin mozorrotuta hurbiltzeko gonbita egin dute antolatzaileek.

2014. urtean hasi zen Abaraxka Ludoteka herritarron festa hau berreskuratzen. Geroztik, urtez urte indarra hartuz joan den gaua da urriaren 31. Familian eta lagun artean beldurra konpartitzeko espazio bihurtu da. Formatua ere handiz joan da eta herriko eragile ezberdinek parte hartu izan dute. Horregatik, urtero berezia eta ezberdina izan ohi da gau hau.

Gehigarriak

Gau Beltza izango da astelehenekoa