Hitzen Lihoak aurtengo egitaraua aurkeztu du

Azaroaren 2tik 6ra izango da.

`Begiradak´ izenburupean, Hitzen Lihoak egitarau zabala antolatu du azaroaren 2tik 6ra, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.

Egitaraua:

Azaroak 2, asteazkena

  • 19:00: Manifestua. Eider Bergaretxe.
  • Ondoren, Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleen erakusketa. Antton Mendizabalen Intxixua abiapuntu hartuta, bertsoak, ilustrazioak eta eskulturak. Gaztetxoen poesia irakurketa, Amaia Lasaren Nereak ez diren lurralde hauetatik poema oinarri hartuta. Udaletxeko areto nagusian.

Azaroak 3, osteguna

  • 19:00: Baserri hedatua tesiaren eta liburuaren aurkezpena. Onintza Etxebeste. Udaletxeko areto nagusian.

Azaroak 4, ostirala

  • 22:00: Pasadena. Kontzertua. Udaletxeko areto nagusian. Sarrera 7 euro, txokolategian.

Azaroak 5, larunbata

  • 11:00: Atoz gogoz. Allende Arnaiz artista lantzen ari den Atoz Pekataria proiektua aurkeztuko du modu praktiko batean. Partaideek obra honetako esaldi bat serigrafiatuko dute; horretarako, kamiseta, alkandora edo oihalezko euskarri bat ekar dezakete. Ondoren, Arizmendieneko kapera bisitatuko dute jatorrizko inskripzioak ikusteko. Arizmendienean. Izen-ematea: e-posta bidez egin beharko da, azaroaren 3ra arte.
  • 18:30 (hiletaren bat balego, bukatu ondoren): Berrehun dukat antzerki dokumentua, Ehun dukat antzezlanean oinarritua. Josune Gorostegi eta Titika Rekalt. Done Eztebe elizan. Sarrera 7 euro, Txokolategian.

Azaroak 6, igandea

  • 11:00: Irakurketa jarraitua. Kontzejupean. Izen-ematea: e-posta bidez, urriaren 27ra arte.
  • 14:00: Bazkaria. Girizia Elkartean. Txartela 20 euro (langabetuek 15 euro), bertso-saio literarioa barne, txokolategian.
  • 16:00: Bertso-saio literarioa. Uxue Alberdi, Igor Elortza eta Alaia Martin. Gai-jartzaile: Iñigo Astiz. Girizia Elkartean. Sarrera 5 euro, txokolategian.

Gehigarriak

Hitzen Lihoak aurtengo egitaraua aurkeztu du

Fitxategiak