Herriko jubilatuekin egindako parte-hartze prozesuaren emaitzak aurkeztuko dituzte asteazkenean

Jubilatuen egoitza berriaren eskaintza zehazteko bileretan 101 pertsonek eman dute iritzia.

Landetxe eraikin berriko lanak bukatzear daude. Bertan, lehenengo solairuan, 172,68 metro kuadroko eremua izango dute herriko erretiratuek. Herriko jubilatuen elkargunea izango da.

Hauen beharrak eta nahiak ezagutzeko eta gune berriak eskaini beharreko zerbitzuak zein diren zehazteko, parte-hartze prozesu bat martxan jarri du Oiartzungo Udalak azken hilabeteetan.

Auzoz auzo egin diren 8 saioetan 101 pertsonek parte hartu dute eta guztion artean guneak izan behar dituen balioak zehaztu eta egin nahiko lituzketen ekintzak zerrendatu dituzte.

Asteazkenean, urriak 19, prozesuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Oiartzungo Udalak eta herriko adineko eta erretiratuekin lan egiten duten elkarte ezberdinek. 17:00etan izango da, Udaletxeko areto nagusian.

Gehigarriak

Herriko jubilatuekin egindako parte-hartze prozesuaren emaitzak aurkeztuko dituzte asteazkenean