Kuadrillategi eta Abaraxkan ikasturte hasierako festak

Ostiral eta larunbatean izango dira.

Kuadrillategi eta Abaraxka Udal ludotekak ikasturte hasierako festa egingo dute asteburu honetan.

Gaur izango da Kuadrillategikoa. DBH 1. eta 2. mailako ikasleekin pizza jatea egingo dute. Afari-merienda 19:00etan izango da, Elizalde Herri Eskolako frontoian. Ikasturtean zehar egin nahi dituzten ekintzak proposatzeko aukera izango dute. Oraindik Kuadrillategin izena eman ez dutenek ere izango dute bertaratu eta izena emateko aukera.

DBH 1. eta 2. mailako ikasleei (Oiartzunen erroldatuei edo Oiartzunen ikasten dutenei) zuzendutako egitasmoa da Kuadrillategi. Ostiraletan biltzen dira eta helburu nagusia gaztetxoen aisialdirako hizkuntza-ohituretan eragitean da, euskara aisialdirako hizkuntza naturala izan dadin.

Abaraxka ludotekako ate irekiak

Larunbatean, urria heltzearekin batera, Abaraxka udal ludotekak ateak irekiko ditu. Irekiera festa antolatu dute horretarako, 17:00etan Kontzejupe plazan.

Abaraxka ludoteka LH 1. eta 6. maila arteko haur eta gaztetxo oiartzuarrentzako aisialdi zerbitzua da. Asteartetik ostiralera, 16:30etik 19:30era egoten da irekita eta dohainik da. Ate Irekiak urriaren 4tik 14ra izango dira, txokoa ezagutzeko eta izena emateko.

Abaraxka ludotekak larunbatetan ere aisialdi eskaintza egiten du. Horietan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Familia Eremua martxan

Familia Eremua ere berriz martxan jarriko da. 0 eta 5 urte arteko haurrentzako eta haien familientzako eskaintza da. Astelehenetan, eurentzako irekitzen ditu ateak Abaraxka ludotekak. Urriko astelehen guztietan izango dira Familia Eremuko ate irekiak, 16:30etatik 19:30era.

Gehigarriak

Kuadrillategi eta Abaraxkan ikasturte hasierako festak