Xanistebanen balorazio bilera, bihar

18:00etan izango da, Manuel Lekuona bibliotekan.

Xanistebanetako Jai Batzordearen balorazio bilera izango da bihar, irailak 20. Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira batzordekideak eta Kultura saileko udal ordezkariak, 18:00etan.

Udalarentzat oso garrantzitsua da elkarteekin batera herriko festen balorazioa egitea, Xanistebanak hobetzeko egon daitezkeen proposamenak lantzeko eta hurrengo urteetan horiek kontuan hartzeko.

Gehigarriak

Xanistebanen balorazio bilera, bihar