1.581 bisitari izan ditu turismo bulegoak udan

Tren berdeak eta bisita gidatuek arrakasta handia izan dute.

Uztailaren 1etik abuztuaren 31 bitarte egunero egon da irekita Oiartzungo Turismo Bulegoa, Arizmendienea etxean. Bi hilabete hauetan, 1.581 pertsona joan dira bertara. Gehienak inguruko herritarrak izan dira (%33,71 oiartzuarrak eta %31,69 Gipuzkoako beste herriko biztanleak). Hurrenak Frantziatik (%4,81), Herrialde Katalanetatik (%6,3) eta Madrildik (%6,01%) etorritakoak izan dira. Valentzia, Andaluzia eta Arabatik etorritako bisitari kopurua ere esanguratsua izan da.

Turismo Bulegoko arduradunek oso balorazio positiboa egin dute. “Aurten izan baino bisitari kopuru gutxiago izan dugun arren (%30,38), COVID19aren aurreko uda sasoiarekin alderatura datuan oso onak dira”. 2019an baino %62,65 bisitari gehiago izan du turismo bulegoak.

Arditurrira doan Tren Berdeak sortu du bisitarien artean interes handiena. 717 pertsona joan dira meategiak ezagutzera trenez.

Arizmendienea etxe-museoaren bisita gidatuetan 123 pertsonek izan dute etxearen historia ezagutzeko aukera. Bestalde, Doneztebe Elizaren bisita gidatuetarako 111 bisitarik egin dute erreserba Turismo Bulegoaren bitartez.

Herriko museoen inguruko informazioa ere eskatu du jende askok.

Gehigarriak

1.581 bisitari izan ditu turismo bulegoak udan