Ibai ertzeko barandetan sare metalikoak jarri ditu Udalak

Errekara zaborra erortzea ekidin nahi da horrela.

Altzibar auzoko ibai ertzeko barandetan sare metalikoak jarri ditu Oiartzungo Udalak. Guztira 474 metro jarri dira.

Sare hauekin ibaira erortzen den zabor kopurua murriztu nahi du Udalak, ondoren itsasora iristen den zabor kopurua gutxitu eta horrela itsasoaren egoera hobetzeko. Izan ere, itsasora heltzen diren hondakinen %80 ibai-erreka eta lurreko natur guneetatik iristen dira.

Bestalde, azken aste hauetan Altzibarko zubiko baranda ere margotu eta berritu du Udalak.

Gehigarriak

Ibai ertzeko barandetan sare metalikoak jarri ditu Udalak