Kultur ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera egongo da asteburuan.
Irailaren 9, 10 eta 11ean Oiartzungo Arte Egunak antolatu ditu herriko kulturzale talde batek, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean. “Kulturabirusa” ekimenak aurreko bi urteetan herriko kulturgintzan utzitako arrastoari eta saretzeari segika, helburu antzekoak ekarri nahi ditugu plazara: uda giroan ere kultur ekitaldien aniztasuna bultzatzea, diziplinartekotasuna eta esperimentazioa, herriko kultur eragileen, sortzaileen eta kulturzaleen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzea.
Hau da egitaraua:
Irailak 9, 19:00: HIRU BINAKA (abiapuntua: norberak bere sarreran topatuko du. Sarrerak eskuragarri Garmendi txokolategian).
Herriko sei sortzaile jarri ditugu harremanetan, bikoteka, egun honetan erakutsiko diren pieza bana sortzeko. Hauexek dira parte hartzaileak:
Irailak 10, 11:00: POESIA EGUNA (Abiapuntua: Ugaldetxoko bidegorriko komuna).
Bidegorriko hiru gunetan hiru errezitaldi, “Gaizkileak” gaia ardatz hartuta (Hernaniko Kale Literatura ekimenaren lankidetzarekin). Lehenengo bi guneetan herriko literaturzale eta idazleek irakurriko dituzte testuak. Hirugarren gunean aurten poesia liburuak argitaratu dituzten Euskal Herriko poetek beren testuak irakurriko dituzte.
Herriko irakurleak:
Herriko idazleak:
Idazle gonbidatuak:
ONDOREN, 14:30ean, ARTE BAZKA-AKTIBOA (Bazkun Zahar elkartean). Bazkari giroaren bueltan, kulturzale, sortzaile eta eragileen arteko solasa eta saretzea landuko da.
Irailak 11, 10:00-14:30: ARTISAU ETA SORTZAILEEN AZOKA (Eliza inguruan).
Parte hartzaileak:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika