Txinalka helduen antzerki eskolan matrikulatzeko epea zabalik

Irailaren 15era arte egongo da izena emateko epea.

Txinalka Oiartzungo helduen antzerki eskolak zabaldu du 2022-2023 ikasturtean izena emateko epea. Irailaren 15 bitarte egongo da irekita. Online egin behar da, helbide honetan: https://oiartzungoantzerkizaleak.eus/aurrematrikula/

Lur Korta izango da helduen antzerki taldeko irakasle eta gidaria. Aurreko ikasturtean antzerkia egin dutenentzat nahiz inoiz egin ez dutenentzat dago zuzenduta. Oinarrizko tresnak landuko dira (gorputza, ahotsa, adierazpena, sormena, pertsonaiak).

Helduen antzerki eskola 18 urtetik gorakoei bideratua dago. Asteazkenetan izaten dira saioak, 19:00etatik 21:00etara.

Gazteen antzerki eskolako matrikulazioa ekainean egin zen. 49 pertsonek eman zuten izena. Hala ere norbaitek parte hartu nahi badu oraindik badu izena emateko aukera, web orrian.

Gehigarriak

Txinalka helduen antzerki eskolan matrikulatzeko epea zabalik