Ohiko ordutegira itzuliko da biblioteka bihar

Arratsaldez ere zabalik egongo da.

Abuztua bukatuta, ohiko ordutegira itzuliko da Manuel Lekuona biblioteka irailaren 1etik aurrera. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara.

Ikasle Gelak ere ohiko ordutegia izango du: astelehenetik igandera, 9:00etatik 22:00etara.

Gehigarriak

Ohiko ordutegira itzuliko da biblioteka bihar