Garañotik Olazira doan bidea berritu da

Oiartzungo herribideak hobetzen jarraitzen du Udalak.

Iturriotz auzoko Oiartzabal bideko Garaño iturritik Olaziregi baserri bitarteko bidea berritu du Oiartzungo Udalak. Bide hau aurretik ere hormigoiztatuta zegoen arren, denboraren eraginez errepidea hondatuz joan da eta zulo eta pitzadura asko zituen.

Lurra egonkortu eta bide guztia berriz hormigoiztatu da.

85.669,81 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Gehigarriak

Garañotik Olazira doan bidea berritu da