Gazteek herriko plaza koloreztatu zuten

Abuztuaren 5eko argazkiak.

Haurrak izango dira gaur protagonista. Arkume jatean 700 lagun bilduko dira. Inoiz egin den jendetsuena izango da.

Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.

Goizeko 10:30ean: Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.

Goizeko 10:30ean: Gaztetxoen DANBORRADA. Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola.

Goizeko 11:30ean: ERRALDOIEN KALE-BUELTA, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.

Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolaren kale-bueltak. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.

Eguerdiko 12:30ean: ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.

Eguerdiko 14:30ean: ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea.

Arratsaldeko 16:00-20:00: Haurtzaro Ikastolako jolastokian, HAUR ETA GAZTEENTZAKO PARKEA (quad pista, super jumping, sagardotegi mugikorra + artzain txakurra, basetxe- ludoteka, dantza-plaza). Den-dena doan, 3 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Arratsaldeko 17:30ean: Haurrentzako TXOKOLATADA, Ikastolako jolastokian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Arratsaldeko 18:00etan: GU AGUSTINA ikuskizuna Beheko Plazan. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista.

Arratsaldeko 19:00etan: AITOR TXIKI XIII. ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian.

Arratsaldeko 19:30ean: MUSIKA JAIALDIA, HIRU BI BAND! taldearekin, Done Eztebe plazan.

Gaueko 23:00etan: Dantzaldia, LAIOTZ taldearekin, Done Eztebe plazan.

Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. MERINA GRIS, YOGURINHA, HAMABI. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

Gaueko 23:30ean: Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.

Ondoren: Dantzaldiaren jarraipena, LAIOTZ taldearekin, Done Eztebe plazan.Antolatzaileak: Gauetako Batzordea