Baserritar egun jendetsua atzo

Abuztuak 4ko argazkiak.

Gazteen txanda izango da gaur. 820 gaztek herriko plaza festaz beteko dute:

Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.

Eguerdiko 12:00etan: BERTSO JAIALDIA txosnagunean. Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Josu Ibarguren eta Miren Amuriza. Gai-jartzaile: Ander Lizarralde. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.

Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolaren kale-bueltak. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.

Eguerdiko 12:30ean: KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza, Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.

Eguerdiko 13:30ean: GAZTE TXUPINAZOA, plazan.

Eguerdiko 14:30ean: GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Biyurrienea.

Arratsaldeko 17:00etan: Kuadrillen arteko BINGOA eta JOLASAK, Done Eztebe plazan.

Arratsaldeko 18:00etan: HARIAK, JOSTORRATZAK eta ZAURIAK ahozko NARRAZIO SAIOAK helduentzat zein haurrentzat, MIREIA DELGADOren eskutik, Arizmendienean. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista.

Arratsaldeko 18:00etan: 30. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat, Beheko Plazan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 14 urtetik beherako neska-mutilak, Lartaun Txistulari Taldearen doinuekin dantzan. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.

Arratsaldeko 18:30ean: Txarangak gidatutako POTEOA. Antolatzaileak: Biyurrienea.

Arratasldeko 18:30ean: EUSKAL PILOTA EGOKITUko erakustaldia, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara Elkartea.

Ondoren: EMAKUMEZKOEN goi mailako PILOTA partidak, Madalensoro pilotalekuan: Miren Larrarte-Leire Galdeano, Maddi Berrocal-Naroa Agirre. Antolatzailea: Oiarpe K. E.   

Arratsaldeko 19:00etan: DISKOFESTA GASTRONOMIKOA Arizmendienean. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA, Kastroko iturrian. BITARTEAN taldea. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.

Arratsaldeko 21:00etan: KARAOKEA txosnagunean. Antolatzaileak: Biyurrienea

Gaueko 23:00etan: Dantzaldia, Done Eztebe Plazan: PATXI PEREZ eta bere taldea. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

Gaueko 23:30ean: Jone Uria eta Julene Otegi, DJ TXANKLETA Txosnagunean. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea