Giro ezin hobea Xanisteban egunean

Abuztuak 3ko argazkiak.

Eguraldia lagun, jendetza bildu zen ekitaldi guztietan. Festaz gozatzeko eskaintza zabala ari dira izaten oiartzuarrak.

Gaur baserritar eguna izango da. Hemen egitaraua:

Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.

Goizeko 10:00etan: Oiartzungo PRODUKTU EKOLOGIKOEN AZOKA, Done Eztebe Plazan. Arraztalo Elkartearen produktu ekologikoak eta HemenGuk herriko ekoizleenak. Antolatzailea: Arraztalo Elkartea.

Goizeko 10:30ean: IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antola-tzailea: Esku Garbiak Elkartea.

Goizeko 11:00etan: ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, Lartaun Txistulari Taldearekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Eguerdiko 11:50ean: Inaxio Uharte 21. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe pla-zan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkar-tea.

Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA, Done Eztebe plazan. Herriko elkarte eta tabernek egindakoen artean, pintxo onena nork egin duen jakingo dugu. Antolatzailea: Ibar-gain Elkartea.

Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolaren kale-bueltak. Emanaldia Done Eztebe plazan. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.

Eguerdiko 13:15ean: Oiartzungo PINTXO LEHIAKETA; sarien banaketa, Done Eztebe plazan.

Eguerdiko 13:30ean: Inaxio Uharte 21. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan.

Eguerdiko 14:00etan: Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi du-enak dantza egin dezan.

Eguerdiko 14:30ean: BAZKARI FEMINISTA, Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista

Arratsaldeko 17:00etan: BERTSO SAIO FEMINISTA Eliza ondoan. Alaia Martin, Maialen Lujan-bio eta Oihana Iguaran. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista

Arratsaldeko 17:00etan: HELDUEN TAILERREN 23. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, esku-lanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Kilirikupean. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak.

Arratsaldeko 17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan.

Arratsaldeko 17:00etan: Herriko ERRALDOIEN eta BURUHANDIEN kale-buelta, Beheko Pla-zan barrena, Tolarietan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.

Arratsaldeko 17:00etan: Oiartzungo HAURREN JOKO GARBI eta PALA TXAPELKETA HERRI-KOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola Kirola.

Ondoren: Binakako PALA TXAPELKETAren finalak, Kontzejupean. 18:00etan mutilak; 18:45ean neskak. Antolatzailea: Girizia Pilota Saila.

Arratsaldeko 18:30ean: AMARRU magia ikuskizuna familientzat TOR magoarekin, Elizalde Es-kolako frontoian. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.

Arratsaldeko 18:30ean: DULTZAINEROEN TOPAKETA, herrian zehar. Antolatzailea: Soinue-nea eta Oidultz.

Arratsaldeko 18:45ean: OLARRI Oiartzungo Dantza Taldearen saiotxoa, Kastro iturri ondoan. Antolatzailea: Olarri Dantza Taldea.

Arratsaldeko 19:00etan: HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolako plazan. Aizkolariak: emakumezkoak eta gizonezkoak. Harri-Jasotzaileak. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea.

Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA-BILERA familian, Kastroko iturri inguruan: Kixkil Erromeri Tal-dea. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.

Gaueko 21:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe Plazan. AMEBA, ASTELEHEN GOIZAK, APALATXE. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea.

Gaueko 22:00etan: HAATIK DANTZA TALDEAren ERRIMAK BI OINETAN emanaldia, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.

Gaueko 23:00etan: DJ BULL, eliz gaineko txosnan euskal musikaz girotua.

Gaueko 23:30ean: HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Au-zokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola.