Lehertu da festa!

Garmendia okindegiko okinek bota dute festa hasierako suziria.

Hiru urteren ondoren hemen dira berriz Xanistebanak! Goizean goizetik musikariak auzoz auzo ibili dira festak hastera doazela iragarriz.

19:30ean atera dira zinegotziak herriko plazara sokadantza dantzatzera. Udalak Elika, Arraztalo eta Labore kontsumo taldeko kideak ere gonbidatu ditu dantzara, beraien lana eskertzeko. Plaza jendez lepo egon da. Segidan, jai batzordeak hala proposatuta, Garmendia Okindegiko okinek festa hasierako suziria bota dute udaletxeko balkoitik.

Bost egunez festak ez du etenik izango herrian. Gora Xanistebanak! Gora Oiartzun!