Mugarri eta urtekaria aurkezteaz gain, Xanistebanetako kartel lehiaketako sariak ere banatu ditu Udalak.
2 urteko etenaren ondoren bueltan dira Xanistebanak eta horren seinale izan da festak iragatzeko gaurko kultur ekitaldia. Iosune Cousillas kultura zinegotziak aurtengo kultur ekitaldia “berezia” dela azpimarratu du, bi urteren ostean “guztiok batera” ospatuko ditugulako Xanistebanak. Oiartzuarrak gogotsu daudela ere nabari da, leporaino bete baita Arizmendieneako lorategia gaurko ekitaldian.
Jexux Leonet alkateak eman die ongietorria bertaratu direnei. Urtekaria eta Mugarri liburua idazten parte hartu duten pertsonak zoriondu ditu, egindako “lan bikainagatik”. “Liburu hauek gure ondarearen erakusle eta parte ere” badirela gaineratu du.
Urtekaria eta Mugarri liburua aurkezteaz gain, Xanistebanetako kartel lehiaketako irabazleen sariak ere banatu dituzte.
Zaintza eta zaintzaileei aitortza
Gaurko ekitaldian zaintzari eta zaintzaileei aitortza egin nahi izan die Oiartzungo Udalak. “Tradizionalki eta oraindik ere, zaintza feminizatutako lana, aitortu gabea eta gutxietsia” dela esan du Iosune Cousillasek: “Pertsona zaurgarriak gara. Bizitza osoan zehar zainduta egon behar dugu, baina gaur egun zaintza lanek ez dute zaintzailearentzat eskubide nahikorik sortzen, soldata arrakala eta menpekotasun ekonomikoa sortzen dute”. “Zaintza duina posible egingo duen gizartea” aldarrikatu du.
Jexux Leonetek, “Oiartzungo Udaletik, zaintzak duen garrantzia azaleratzeaz gain, lan hauetan jarduten duten pertsonen egoera eta baldintzak hobetzeko” lanean jarraituko dutela adierazi du.
Auzoetako festa batzordeetan lan egin dutenei omenaldia
Urte luzez auzoko festetan eta Xanistebanetan lanean aritu diren pertsonei omenaldia egin die Udalak, “hain herri aberatsa” sortzeko egindako lanagatik. Oiartzun “herri bizia eta sortzailea” dela nabarmendu du Jon del Olmo zinegotziak eta hau horrela bada, “auzoz auzo, isil-isilik, urte luzez,
Auzoko festa batzorde bakoitzetik kide bat igo da oholtzara eta oroigarri bana eman die alkateak, “herria kolorez betetzeagatik”.
Lanean jarraitzeko deia egin die Iosune Cousillasek, “elkarlanean, herritarrak eta udala batera, koloretako Oiartzun eraikitzen” jarraitzeko.
Hauek izan dira auzoetako omenduak:
Ekitaldiarekin amaitzeko Olarri dantza taldeko kideek ohorezko kontrapasa dantzatu diete omendu eta sarituei.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika