Hemen dira Xanistebanak!

Egitarau oparoa antolatu dute Jai Batzordeak eta Oiartzungo Udalak.

Hiru urteren ondoren, bueltan dira Xanistebanak. Abuztuaren 2tik 6ra herritar guztien gozamenerako hamarnaka ekintza egongo dira.

Garmendia okindegiko okinak izango dira festei hasiera emango dien suziria botako dutenak.

Hau da egitaraua, egunez egun:

Abuztuak 2, asteartea:

Egunean zehar: Auzoz auzoko 41. ibilaldia: OIARTZUNGO MUSIKARIZ osatutako taldea ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz. Antolatzaileak: Oidultz, Soinuenea, Ibargain Musika Eskola

Arratsaldeko 18:30ean: AGERRALDI FEMINISTA, herriko plazan. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista

Arratsaldeko 19:30ean: Udalbatzako kideek SOKADANTZA dantzatuko dute, Herriko Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.

Ondoren: Jai Batzordeak proposatuta, GARMENDIA OKINDEGIKO OKINEK, herriko alkateak eta udalbatzako kideek  SUZIRIA botako dute.

Kanpai-soinu alaitsuekin batera, jaiak hasiko dira.

Jarraian: OIARTZUNGO ERRALDOIEN ETA BURUHANDIEN kalejira, herrian zehar, dultzaineroen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.

Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: IRATZAR

Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean. TRIBADE, TXILTXOKO, BENGO, ZIZTADA. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea.

Abuztuak 3, asteazkena, Xanisteban eguna:

Goizeko 07:00etan: SOKAMUTURRA, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.

Goizeko 07:00etan: GOSARI TXOW, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: AIA.

Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.

Goizeko 10:30ean: Festetako EZKILA JOALDIAK. Antolatzailea: Oiartzungo ezkila jotzaile taldea.

Goizeko 11:00etan: HERRI MEZA NAGUSIA, Done Eztebe Parrokian. Lartaun Abesbatza kantuan, Begoña Bergaretxe organoan.

Ondoren: 45. KONTZERTU HERRIKOIA, Kontzejupean, Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea

Goizeko 11:30ean: POTTOKAK ETA ZEZEN TTIKIAK, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.

Goizeko 11:30ean: UR PUZGARRIAK, Haurtzaro Ikastolan. Antolatzailea: AIA

Eguerdiko 13:00etan: PASAKA eskuz. Gipuzkoako Txapelketaren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Txost pilota elkartea.

Arratsaldeko 16:00etan: Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 34. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea.

Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA txistulariekin, Kastroko iturrian. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea

Gaueko 23:00etan: Dantzaldia BIDE BATEZ taldearekin, Done Eztebe plazan.

Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. KALEKO URDANGAK, IHESKIDE, YAKOLEV 42. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea.

Abuztuak 4, osteguna, baserritar eguna:

Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.

Goizeko 10:00etan: Oiartzungo PRODUKTU EKOLOGIKOEN AZOKA, Done Eztebe Plazan. Arraztalo Elkartearen produktu ekologikoak eta HemenGuk herriko ekoizleenak. Antolatzailea: Arraztalo Elkartea.

Goizeko 10:30ean: IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Esku Garbiak Elkartea.

Goizeko 11:00etan: ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, Lartaun Txistulari Taldearekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Eguerdiko 11:50ean: Inaxio Uharte 21. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea.

Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA, Done Eztebe plazan. Herriko elkarte eta tabernek egindakoen artean, pintxo onena nork egin duen jakingo dugu. Antolatzailea: Ibargain Elkartea.

Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolaren kale-bueltak. Emanaldia Done Eztebe plazan. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.

Eguerdiko 13:15ean: Oiartzungo PINTXO LEHIAKETA; sarien banaketa, Done Eztebe plazan.

Eguerdiko 13:30ean: Inaxio Uharte 21. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan.

Eguerdiko 14:00etan: Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.

Eguerdiko 14:30ean: BAZKARI FEMINISTA, Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista

Arratsaldeko 17:00etan: BERTSO SAIO FEMINISTA Eliza ondoan. Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista

Arratsaldeko 17:00etan: HELDUEN TAILERREN 23. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Kilirikupean. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak.

Arratsaldeko 17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan.

Arratsaldeko 17:00etan: Herriko ERRALDOIEN eta BURUHANDIEN kale-buelta, Beheko Plazan barrena, Tolarietan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.

Arratsaldeko 17:00etan: Oiartzungo HAURREN JOKO GARBI eta PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola Kirola.

Ondoren: Binakako PALA TXAPELKETAren finalak, Kontzejupean. 18:00etan mutilak; 18:45ean neskak. Antolatzailea: Girizia Pilota Saila.

Arratsaldeko 18:30ean: AMARRU magia ikuskizuna familientzat TOR magoarekin, Elizalde Eskolako frontoian. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.

Arratsaldeko 18:30ean: DULTZAINEROEN TOPAKETA, herrian zehar. Antolatzailea: Soinuenea eta Oidultz.

Arratsaldeko 18:45ean: OLARRI Oiartzungo Dantza Taldearen saiotxoa, Kastro iturri ondoan. Antolatzailea: Olarri Dantza Taldea.

Arratsaldeko 19:00etan: HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolako plazan. Aizkolariak: emakumezkoak eta gizonezkoak. Harri-Jasotzaileak. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea.

Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA-BILERA familian, Kastroko iturri inguruan: Kixkil Erromeri Taldea. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.

Gaueko 21:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe Plazan. AMEBA, ASTELEHEN GOIZAK, APALATXE. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea.

Gaueko 22:00etan: HAATIK DANTZA TALDEAren ERRIMAK BI OINETAN emanaldia, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.

Gaueko 23:00etan: DJ BULL, eliz gaineko txosnan euskal musikaz girotua.

Gaueko 23:30ean: HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola.

Abuztuak 5, ostirala, gazteen eguna:

Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.

Eguerdiko 12:00etan: BERTSO JAIALDIA txosnagunean. Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Josu Ibarguren eta Miren Amuriza. Gai-jartzaile: Ander Lizarralde. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.

Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolaren kale-bueltak. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.

Eguerdiko 12:30ean: KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza, Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.

Eguerdiko 13:30ean: GAZTE TXUPINAZOA, plazan.

Eguerdiko 14:30ean: GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Biyurrienea.

Arratsaldeko 17:00etan: Kuadrillen arteko BINGOA eta JOLASAK, Done Eztebe plazan.

Arratsaldeko 18:00etan: HARIAK, JOSTORRATZAK eta ZAURIAK ahozko NARRAZIO SAIOAK helduentzat zein haurrentzat, MIREIA DELGADOren eskutik, Arizmendienean. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista.

Arratsaldeko 18:00etan: 30. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat, Beheko Plazan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 14 urtetik beherako neska-mutilak, Lartaun Txistulari Taldearen doinuekin dantzan. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.

Arratsaldeko 18:30ean: Txarangak gidatutako POTEOA. Antolatzaileak: Biyurrienea.

Arratsaldeko 18:30ean: EUSKAL PILOTA EGOKITUko erakustaldia, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara Elkartea.

Ondoren: EMAKUMEZKOEN goi mailako PILOTA partidak, Madalensoro pilotalekuan: Miren Larrarte-Leire Galdeano, Maddi Berrocal-Naroa Agirre. Antolatzailea: Oiarpe K. E.  

Arratsaldeko 19:00etan: DISKOFESTA GASTRONOMIKOA Arizmendienean. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA, Kastroko iturrian. BITARTEAN taldea. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.

Arratsaldeko 21:00etan: KARAOKEA txosnagunean. Antolatzaileak: Biyurrienea

Gaueko 23:00etan: Dantzaldia, Done Eztebe Plazan: PATXI PEREZ eta bere taldea. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

Gaueko 23:30ean: Jone Uria eta Julene Otegi, DJ TXANKLETA Txosnagunean. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

Abuztuak 6, larunbata, haurren eguna:

Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.

Goizeko 10:30ean: Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.

Goizeko 10:30ean: Gaztetxoen DANBORRADA. Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola.

Goizeko 11:30ean: ERRALDOIEN KALE-BUELTA, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.

Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolaren kale-bueltak. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.

Eguerdiko 12:30ean: ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.

Eguerdiko 14:30ean:  ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea.

Arratsaldeko 16:00-20:00: Haurtzaro Ikastolako jolastokian, HAUR ETA GAZTEENTZAKO PARKEA (quad pista, super jumping, sagardotegi mugikorra + artzain txakurra, basetxe- ludoteka, dantza-plaza). Den-dena doan, 3 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Arratsaldeko 17:30ean: Haurrentzako TXOKOLATADA, Ikastolako jolastokian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Arratsaldeko 18:00etan: GU AGUSTINA ikuskizuna Beheko Plazan. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista.

Arratsaldeko 19:00etan: AITOR TXIKI XIII. ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian.

Arratsaldeko 19:30ean: MUSIKA JAIALDIA, HIRU BI BAND! taldearekin, Done Eztebe plazan.

Gaueko 23:00etan: Dantzaldia, LAIOTZ taldearekin, Done Eztebe plazan.                                           

Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. MERINA GRIS, YOGURINHA, HAMABI. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

Gaueko 23:30ean: Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.

Ondoren:  Dantzaldiaren jarraipena, LAIOTZ taldearekin, Done Eztebe plazan.Antolatzaileak: Gauetako Batzordea

Gehigarriak

Hemen dira Xanistebanak!

Fitxategiak