Bazterrak txukuntzen auzolana Altzibarren

Bazterrak Txukunen auzolanaren hurrengo saioa Altzibar auzoan izango da, hilaren 17an (igandea). 

Auzoko plazan da hitzordua, 09:30ean, eta auzoko txokoetako zikinkeria biltzea da asmoa. Elkartzen direnentzako hamaiketakoa izango da.

Auzotar guztiak animatu dituzte auzolanera Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak eta Udalak.

Gehigarriak

Bazterrak txukuntzen auzolana Altzibarren