HemenGuk azoka izango da datorren larunbatean

19 ekoizle eta artisauk parte hartuko dute

Duela urtebete egin zen lehenengo HemenGuk azoka, Oiartzungo ekoizleek eta Udalak antolatuta. HemenGuk sarearen helburua herriko ekoizleak saretzea, euren produktuak ezagutzera ematea eta herritarrekin zuzeneko harremana sortzea dira, besteak beste.

Herritarren harrera hain ona izan denez, Oiartzungo ekoizleek urtaro bakoitzean azoka egiten jarraitu dute, hasierako asmoak handituz. Hurrengoa datorren larunbatean (hilak 18) izango da, Kontzejupean, 10:00etatik 13:30era.

Oraingo honetan 19 ekoizle eta artisauk hartuko dute parte.

Hauexek:

- 1545 argitaletxea

- Aaron larrugintza

- Aldako txakolina

- Arabolaza eztigintza

- Arraztalo barazkiak

- Artexaniak artisautza

- Elika kooperatiba

- Gezamina elkartea

- Itsaso amets-harrapariak

- Kosta itsas-egurrak

- Larremotx gazta

- Leilei makramea

- Lekungarai gazta

- Ogiaren maitaleak elkartea

- Oliparok artisau lanak

- Papurrak ogi eta goxoak

- Peluzahar arrautzak

- Trikuharri kultur elkartea

- Zituene pasta

 

Gehigarriak

HemenGuk azoka izango da datorren larunbatean