Udako solstizioko suak egiteko baimena erregistratu beharko da udaletxean

Hilaren 17a arte

Udako solstizioa badator eta Oiartzungo auzoetan sua piztu eta haren bueltatzen elkartzeko ohitura zaharra berrituko da aurten ere ekainaren 23an. Horren jakitun, Udalak suak ingurumen zein pertsonan segurtasun baldintza guztiekin egingo direla bermatu nahi du.

Horregatik, hilaren 17a arte (ostirala) udako solstizioan egingo diren suak erresgistratu beharko dira udaletxean (on-line edo harreran): eskatzailearen datu pertsonalak eta sua non egingo den zehaztu beharko dira. Eremu publikoan sua egiteko, Udalaren baimena beharko da.

Udaltzaingoa arduratuko da su-pilek segurtasuna bermatzen dutela ziurtatzeaz: pila ez da hiru metro baino handiagoa izango; erregai solidoak erre beharko dira; eraikin, linea elektriko, instalazio, altzari eta ibilgailuetatik gutxienez 15 metroko distantziara egingo dira eta ezingo da sua urbanizatutako zoladuraren gainean egin.

Zalantzak argitzeko, udaltzaingora dei daiteke: 943 49 33 11.

Gehigarriak

Udako solstizioko suak egiteko baimena erregistratu beharko da udaletxean