Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa

Gipuzkoakp Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu dute ekainaren 14an, 18:30ean, udaletxeko areto nagusian.

Tailer honen helburua gizartean pixkanaka txertatzen eta indarra hartzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da. Zehazki, gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa eskainiko da, baita mugikortasun jasangarrirako beste aukera batzuei buruzkoak ere (ibilgailu hibridoak, txirrinda eta patinete elektrikoak...). Era berean, mugikortasun beharrei buruz hausnartuko da, motorrik gabeko mugikortasun-aukerak aztertuz eta ibilgailu elektrikoak partekatzeko dauden esperientzien berri emanaz.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek ekainaren 10a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

- Posta elektronikoa bildatzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus

- Honako telefono zenbakira deitzea: 605 757 687 (Ordutegia: 09:00-18:00).

Informazio osagarria hemen.

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak...) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamenduak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eragikontasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren webgunea, etabar. 

Gehigarriak

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa