Abaraxkak ikasturteari agur esango dio, festa giroan

Ostiralean izango da jaia

Abaraxka ludotekak ikasturteari bukaera emango dio aste honetan, festa giroan. Ostiralean itxiera festa ospatuko dute (17:00etatik 19:30era, ludotekan).

Soinueneakoekin elkarlanean, erromeria ttiki bat izango da ikasturte honi ginga jartzeko. Urte osoan ludotekako erletxoekin elkarlanean aritu direnei omenalditxoa egiteko ere baliatuko dute arratsaldea eta askaritxoa izango da denentzat. 

Larunbatean, berriz, Abaraxka Ibiltariaren azken saioa izango da. Herrian Sagardo Eguna ospatuko da eta Abaraxkak badu herriko eragileekin elkarlanean aritzeko ohitura. Hori dela eta, Abaraxka Ibiltaria egitarauaren barruan kokatuko da: haur jolasak eta txokolatada antolatu ditu Euskal Herria plazan (17:00).

Abaraxka ludotekak urrian irekiko ditu berriz ateak, ikasturte berria hastean. Baina aurretik, uztaileko udaleku irekietan elkartuko dira herriko haurrekin.

Gehigarriak

Abaraxkak ikasturteari agur esango dio, festa giroan