Eskola Agenda 2030eko konpromisoen dekalogoa aurkeztu dute herriko ikasleek

Eskola Agenda 2030en baitan, ikasturte bukaerako batzarrean elkartu dira Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasle ordezkariak Agustin Lekuona Hirigintza zinegotziarekin eta Ander Santesteban Ingurumen teknikariarekin.

Ikasturtean zehar lurreko ekosistemaren inguruko lanketa egin dute. Bereziki, larre eta landareen zaintza eta itsutasuna izan dituzte aztergai. Gaiarekiko konpromisoen dekalogoa aurkeztu dute ikasleek gaur eta Udalari zenbait proposamen ere egin dizkiete. Proposamenak aztertu eta urrian berriz ikasleekin elkartzeko konpromisoa hartu du Lekuonak.

Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko ziklo guztietako ikasleek parte hartu dute Eskola Agenda 2030en. Ikastetxeek eta Udalak ere Agenda 2030ekin konpromisoa hartua dute, "denon ardura baita garapen iraunkorra".

Gaurkoan, Oiartzungo landarediaren biodibertsitatea eta ezagutza gehitzeko hainbat iradokizun egin dituzte ikasleek. Besteak beste, Ibargain, Txara eta Hipatia parkeetan gauzatzeko ekintzak proposatu dituzte edota sendabelarren ingrurukoak.

Oiartzungo Eskola Agenda 2030. Konpromisoen dekalogoa:

1) Arriskuan dauden landareak eta inbaditzaileak zeintzuk diren ohartarazi.

2) Inguruko landareak gehiago ezagutu eta babestu.

3) Udalak bultzatutako jardueretan parte hartu.

4) Zuhaitzak identifikatu eta izendatzen ikasteko ekintzetan parte hartu.

5) Inguruko balio naturalak gehiago ezagutu eta errespetatu.

6) Zelai eta larreetako zaborra jaso.

7) Inguruaren erabilera arduratsua egin.

8) Eremu berdeetan errespetuz jokatu.

9) Ingurukoekin gaia landu eta sentsibilizazioa bultzatu.

10) Lore eta landareak ez suntsitzea jolastu edo biltzeko. 

Gehigarriak

Eskola Agenda 2030eko konpromisoen dekalogoa aurkeztu dute herriko ikasleek