Sare sozialen inguruan gurasoentzako tailerra antolatu du ikastetxeetan Adin Txikikoen Mahaiak

Adin Txikikoen Mahaiak antolatuta, gurasoentzkao formakuntza saioak izango dira Haurtzaro Ikastolan eta, Elizalde Herri Eskolan eta Elizalde Institutuan. 

IKT-en barruan, sare sozialen erabileraren inguruko saioa izango da. Gurasoentzako kezka iturri nabarmena izan ohi da seme-alaba nerabeek sareen nolako erabilera egiten duten eta horien inguruan ariko da Arkaitz Lareki EHUko irakaslea.

LH5 eta DBH2 mailen arteko ikasleen gurasoentzako saioak izango dira. Haurtzaro Ikastolan bihar (hilak 10) izango da tailerra (17:00etan, ikastolan), eta ostegunean (hilak 12), berriz, Elizaldeko gurasoentzako saioa izango da (ordu berean, eskolan). 

Gehigarriak

Sare sozialen inguruan gurasoentzako tailerra antolatu du ikastetxeetan Adin Txikikoen Mahaiak