Pello Añorgaren eta Lur Kortaren ipuin kontaketak antolatu ditu Manuel Lekuona bibliotekak

HH3 eta LH2 arteko ikasleentzat saioak izango dira

Hilabete honetan, haurrentzako ipuin kontaketak izango dira Manuel Lekuona bibliotekan. Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako HH3 eta LH2 arteko ikasleei kontatuko dizkiete ipuinak Lur Kortak eta Pello Añorgak, txandaka.

Saioak bibliotekan bertan izango dira. Ikasleak euren mailakideekin batera gerturatuko dira saioetara. Gaur hasi dira kontaketak, Pello Añorgaren hiru saiorekin. Hurrengo saioak hilaren 13an, 20an eta 27an (Lur Kortak) eta ekainaren 3an (Pello Añorgak) izango dira. 

Gehigarriak

Pello Añorgaren eta Lur Kortaren ipuin kontaketak antolatu ditu Manuel Lekuona bibliotekak