Belar bolen plastikoa bilduko du Udalak datorren astean

Nekazaritzan belar bolak biltzeko erabiltzen den silo plastikoaren bilketa berezia egingo du Udalak hilaren 12an (osteguna).

Aurreko bi egunetan (hilak 10 eta 11) utzi beharko dira hondakinak toki hauetan: Arbelaitz bidearen sarreran (Ergoien); Bizardia Elkartearen aurrean (Gurutze); Gaintzabal bidearen sarreran (Karrika) eta, Txaparreko zintzilikatzekoen ondoan edo Zerradi poligonoko ekarpen gunearen ondoan (Ugaldetxo).

Silo plastikoa hondakinik gabe eta sokaz lotua uzteko eskatzen da. Beste sokak silo plastikoaren ondoan zaku batean utz daitezke. 

Zalantzak argitzeko 943 49 03 77 edo 900 491 111 telefonoetara dei daiteke (Atez Ateko Informazio Bulegoa).

Gehigarriak

Belar bolen plastikoa bilduko du Udalak datorren astean