Hondakinen tasa ordaintzeko epea irekiko da astelehenean

Konposta egiten dutenek %20ko hobaria izango dute

Hondakinen tasaren lehenengo zatia ordaintzeko epea irekiko da datorren astelehenean (maiatzak 2). Ekainaren 30ean bukatuko da ordainketa egiteko epea. Udal tasen eta zergen ordainketa helbideratua duten herritarrei maiatzaren 31n kobratuko zaie dagokien kopurua.

Autokonposta eta auzokonposta egiten duten herritarrek %20ko hobaria izango dute. Norberaren hondakin organikoak etxean kudeatu nahi dituzten herritarrek Atez Ateko Informazio Bulegoarekin jarri behar dute harremanetan:

E-maila: atezate@oiartzun.eus

Telefonoa: 943 49 03 77

Gehigarriak

Hondakinen tasa ordaintzeko epea irekiko da astelehenean