Asteazkenean, apirileko ohiko udalbatzarra

10 puntuko gai-zerrenda landuko da

Datorren asteazkenean, hilak 27, apirileko ohiko udalbatzarra izango da. Bilkura 18:00etan hasiko da eta, ohi bezala, publikoa izango da.

10 puntuko gai zerrenda landuko da. Hauxe:

1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.

2) Oiartzungo Udaleko Finantza Kontroleko Planaren berri ematea.

3) Lanbarren poligonoaren garapenerako eraikitako GI-3632 errepidearen oin-horma konpontzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Oiartzungo Udalaren eta Lanbarren Parke Logistikoa SA-ren arteko hitzarmenaren onarpena.

4) Oiartzungo Udalaren eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmenaren aldaketaren onarpena.

5) Jabetza pribatuko Agerre baserriko lurrak eta ALT-6 eremuko R1 udal lursailaren arteko lur trukaketa, Oiartzungo Udala eta Azpeitia Isasa SL-ren artean onartzea.

6) 2022 urtean Oiartzungo xanistebanak jaietan ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak banatzeko oinarriak onartzea eta deialdia onartzea.

7) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea eta hala dagokionean diru-kopuruak itzuli edota ordezko agiri zuzenak igortzea.

8) 2022ko lehen hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.

9) Beste organoen jardueraren jarraipena.

10) Eskari-galderak.