Arditurri parketxea, planez betea

Datozen asteetan urrutira joan gabe ongi pasatzeko aukera asko ditugu eta Arditurri parketxean eskaintza zabala prestatu dute horretarako.

Orientazio jolasa

Familian goiz dibertigarri bat pasatzeko plan ezin hobea izango da Arditurrin hilaren 18an (astelehena). Inguruan bisitariek froga desberdinak bialatu beharko dituzte Iparra galdu gabe ibiltzeko.

Hasiera ordua: 10:30-12:10 (txandak 20 minuturo)

Abiapuntua: Arditurri parketxea

Hizkuntza: Elebitan

Prezioa: 4 €

Okilak, gure basoetako arotzak

Irteera gidatua izango da hilaren 24an (igandea), Aiako Harrian bizi diren hegazti hauen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Haritz eta pago zaharrez osatutako gure baso zabaletan okilak urte guztian bizi dira, baina udaberria da habiak egiteko sena pizten zaien garaia. Arditurri parketxean okilen inguruan hitzaldi bat emango da lehenik, eta ondoren, ibilaldi motz bat egingo da hegazti hauen jantokiraino, aukera baldin bada, entzun eta ikusteko.

Bisitak 5 €ko prezioa izango du eta adin guztietako herritarrei zuzendua dago. Aurretik erreserba egitea beharrezkoa izango da, plaza mugatuak baitira. Bestalde, bisita egunean prismatikoak eramatea gomendatzen da. 

Arditurriko trena

Trena eta meategia konbinatuz goiz pasa ederra egiteko aukera izango da hilaren 24an (igandea), prezio berezian gainera:

Trena + Oinarrizko bisita5 €
Trena + Oinarrizko bisita (-13 urte)3 €
Trena + Sakoneko bisita7 €
Trena + Sakoneko bisita (-13 urte)5 €

Trena Pagoaldea poligonotik (Ergoien) abiatuko da, Aiako Harria Natura Parkean murgilduz. Hautatzen den bisitaren arabera tren ordutegi bat dagokio.

TrenaMeategiko bisita
10:00 (Pagoaldea)/11:30 (Arditurri)10:30 (Sakoneko bisita)/10:45 (Oinarrizko bisita)
11:00 (Pagoaldea)/12:30 (Arditurri)11:30 (Sakoneko bisita)/11:45 (Oinarrizko bisita)
12:00 (Pagoaldea)/13:30 (Arditurri)12:30 (Sakoneko bisita)/12:45 (Oinarrizko bisita)

Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitira.

Meategira bisitak

Horrez gain, Arditurri meategira bisitak egiteko aukera ere egunero izango da datozen bi asteetan (astearteetan izan ezik, itxita baitago). Aurretik erreserba egitea gomendagarria da eta horretarako Arditurri parketxea edota Errenteriako zein Oiartzungo Turismo Bulegoetara dei daiteke.

Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko:

Telefonoa: 943 49 50 69/688 89 50 68

E-maila: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

www.arditurri.com

Gehigarriak

Arditurri parketxea, planez betea