Xanistebanetako Jai Batzordea martxan jarriko da bi urteren ondoren

Apirilaren 6an izango da Udalaren eta eragileen arteko lehenengo bilera

Azken bi urteetan ez da xanistebanak ospatzeko egoerarik eman, baina aurtengo udan berriz ere herriko festak ospatzeko aukera izango dela aurreikusirik, prestakuntza lanekin hasiko da xanistebanetako Jai Batzordea.

Udalarantzeko pozgarria da berriz xanistebanak antolatzeko elkarlanean hastea herriko elkarte eta eragileekin, oiartzuar guztiok nahi duguna baita.

Hoi dela eta, 2022ko xanistebanei buruz hitz egiteko lehenengo bilera apirilaren 6an (asteazkena) izango da, 18:30ean Manuel Lekuona bibliotekan.

Gehigarriak

Xanistebanetako Jai Batzordea martxan jarriko da bi urteren ondoren