Lehenengo saioa hilaren 27an Elizalden izango da
Kezka baten bueltan elkartu dira Udala eta Bazterrak Txukuntzen herritar taldea: gure herriko txokoetan botata azaltzen diren hondakinek eta zikinkeriak kezkatzen ditu.
Argi dute irtenbidea ez dela "garbitzea eta kito. Helburua herritarrak hondakin horiek sortzen dituzten ondorioez ohartu eta gure bazterrak gehiago ez zikintzea da".
Auzolanean, auzoz auzo elkartzea da Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak eta Udalak elkarlanean egin duten proposamenaren muina: Oiartzungo auzoak aztertu eta zikinak dauden guneak elkarrekin garbitzea.
Lehenengo saioa Elizalde auzoan egingo da, hilaren 27an (igandea). Deialdia herritar guztientzako irekia da, haur zein heldu. Hilero, auzo batean proposatuko da auzolana.
Hitzordu guztiak igandez 09:30ean izango dira eta txukunketa lanak bukatutakoan, hamaiketakoa izango da.
"Guztion artean edozein bazterretan botatako hondakinen eta zikinkeriaren arazoaren sozializazioan eta sentsibilizazioan eragin nahi dugu. Horregatik, herritar guztiei dei egiten dizuegu parte hartzera", adierazi dute.
BAZTERRAK TXUKUNTZEN EGUTEGIA:
Martxoak 27: Elizalde
Apirilak 24: Gurutze
Maiatzak 15: Karrika
Ekainak 19: Ergoien
Uztailak 17: Altzibar
Irailak 18: Iturriotz
Urriak 16: Ugaldetxo
Azaroak 20: Arragua
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika