Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera izango da 2021ean jaiotako haurren gurasoentzako

Hilaren 24an da hitzordua

Urmendi Haur Eskolan 2022/2023 ikasturtean Ertainen taldeetan egongo diren haurren gurasoentzako bilera informatiboa eta ate irekiak izango dira datorren ostegunean (hilak 24). 2021ean jaiotako haurrak egongo dira etapa horretan hurrengo ikasturtean.

Bilera Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusian izango da (Maria Garaiar plaza), eta azalpenen ondoren, haur eskola bisitatzeko aukera izango dute bertaratzen diren gurasoek. Oiartzungo udal ikastola partzuergoaren proiektu pedagogikoa, zerbitzuak eta azpiegiturak bertatik bertara ezagutu eta zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Urmendi Haur Eskolako hezkuntza etapa osoan (0-3 urte) aurrematrikulazioa apirilaren 30a arte dago irekita.

Harremanetarako:

Helbidea: Urmendi Haur Eskola, Maria Garaiar plaza

Telefonoa: 943 26 00 86

E-maila: urmendi@ouip.ikastola.eus

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera izango da 2021ean jaiotako haurren gurasoentzako