Geuretik Sortuak-en uzta literarioa aurkeztuko da Oiartzunen

Mattin komikilaria bertan izango da

Geuretik Sortuak egitasmoan parte hartu dtuen 16 idazleen lanekin Hamazazpigarrenean aidanez izenburua duen bi aleko bilduma argitaratu du Udalbiltzak.

Geuretik Sortuak egitasmoan parte hartu duten herri guztietan aurkezpenak egiteko txanda da orain. Oiartzunen, hilaren 15ean (18:00etan, udaletxeko areto nagusian) aurkeztuko da . Saio honetan Iñaki Martiarena Mattin egileak parte hartuko du.

Mattinek Geuretik Sortuak egonaldi literarioa Araitz, Betelu eta Larraunen (Nafarroa) egin zuen. Mattinenarekin batera, idazle hauen lanak jasotzen ditu bildumak: Ugaitz Agirre; Maialen Akizu; Garazi Albizu; Bertol Arrieta; Yolanda Arrieta; Itxaro Borda; Peru Calabaza; Iban Garro; Edorta Jimenez; Danel Lauzirika; Nefer Olaizola; Maitane Perez; Sarai Robles; Fito Rodriguez eta Nahia Zubeldia.

Aurkezpen egunean bi liburu banatuko ditu Udalak. Zozketan parte hartzeko, Udalaren twitter kontuaren (@oiartzunudala) bidez egin beharko da.

Gehigarriak

Geuretik Sortuak-en uzta literarioa aurkeztuko da Oiartzunen