HemenGuk udaberriko azoka izango da hilaren 26an

21 ekoizle eta artisauk parte hartuko dute

HemenGuk, herriko ekoizleek, udaberriko azoka antolatu dute hilaren 26rako. Herriko ekoizleak saretzen hasi zirenetik antolatuko duten hirugarrena izango da. Kontzejupean izango da 10:00etatik 13:30era. Ekoizleekin batera, herriko artisauak ere azokan izango dira oraingo honetan.

Guztira, 21 ekoizle eta artisauk hartuko dute parte. Txakolina; eztia; barazkiak; ogia; sagardoa; gazta; ahatekiak; garagardoa; kombucha; goxoak; arrautzak; pasta; artisautza produktuak; liburuak eta mahai jolasak topatuko dituzte herritarrek azokan.

HemenGuk Oiartzungo ekoizleen sarea da. HemenGuk azokaren helburua herriko ekoizleek egiten dutena erakustea, produktuen salmenta zuzena sustatzea eta euren arteko zein herritar kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sortzea da, bertako produktuak eta ekoizleak balioan jarri eta ekonomia zirkularra sortuz.

HemenGuk udaberriko azokako parte-hartzaileak:

- Aldako txakolina

- Aaron larrugintza

- Ane Narvarte artisautza

- Arabolaza eztigintza

- Arraztalo elkartea

- Artexaniak artisautza

- Elika kooperatiba

- Gezamina elkartea

- 1545 argitaletxea

- Itsaso amets harrapariak

- Larremotx gaztagintza

- LeiLei makramea

- Lekungarai gaztagintza

- Loregorri oihalezko konpresak eta poltsak

- Momotegi ahatekiak

- Mucha kombucha

- Ogiaren maitaleak

- Pagoa garagardoa

- Papurrak ogia eta goxoak

- Peluzahar arrautzak

- Zituene pasta

Gehigarriak

HemenGuk udaberriko azoka izango da hilaren 26an