Haginei buruzko Life Baccata erakusketa Arditurriko parketxean

Erakusketaren bidez balio kultur, natural eta zientifiko itzela duen zuhaitz hori ezagutzeko aukera izango da

Haginari buruzko erakusketa dago ikusgai Arditurriko parketxean, apirilaren 16a arte. 

Hagina (taxus baccata l.) zuhaitz ez erretxinatsua da, hostor iraunkor eta itxura galantekoa, bizitza luzekoa eta oso motel hazten dena. Dituen erabilera anitzen ondorioz espezie horren gainean antzinatik egiten den presioa; basoko suteek eraginda habitata murriztu eta zatitzea; belarjaleek kimatzea eta beste zuhaitz espezie batzuekin argia lortzeko lehia dira dituen mehatxu nagusiak. Haginak ingurumenari, kulturari eta zientziari dagokionez duen balio handia gaineratuz, hagin multzoak lehentasunezko intereseko habitata dira Europar Batasunerako.

Haginen kontserbazioan laguntzeko xedez, LIFE BACCATA egitasmoa jarri zen abian. Proiektua Europar Batasunarekin batera finantzatzen da LIFE deialdiaren esparruan eta HAZIk bazkide bezala parte hartu du. 

Erakusketak eduki hauek jorratzen ditu: LIFE BACCATA proiektua; haginaren biologia; aniztasun ekologikoa; banaketa; habitata; lotutako flora, fauna eta hagin multzoak; kultura eta tradizioa; mehatxuak; eta kontserbazioa eta berrezarpena, hagina Natura Sarea 2000 ekimenean.

 

Gehigarriak

Haginei buruzko Life Baccata erakusketa Arditurriko parketxean