Eskolaz kanpoko kirol jarduerentzako dirulaguntza onartu da ikastetxeentzat
Otsaileko ohiko udalbatzarra izan zen atzo eta landu ziren puntu guztiak ahobatez onartu zituzten EH Bilduko Gobernu Taldeak eta EAJk.
Elizalde Herri Eskolak eta Haurtzaro Ikastolak eskolaz kanpoko jarduerak egiteko (Eskola Kirola, Eskola Pilota eta Muittu) eta koordinatzeko dirulaguntzak onartu ziren, parte hartzen duen ikasle kopuruaren arabera (20.080,94 € Elizaldek eta 34.907,36 € Haurtzarok).
Arraztalo elkarteak gaixo psikikoen gizarteratze eta ongizate proiektuak garatzeko 53.000 € jasoko ditu aurten, Udalak eta elkarteak duten hitzarmenaren baitan.
Otsaileko protokolo gastua 215 € izan da lore, eskela eta oparietan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika