Arditurriko parketxearen inguruko eremu bat lehengoratu da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaritzak bideratu ditu lanak, Oiartzungo Udaleko Ingurumen sailarekin koordinatuta.
Egin diren bioingenearitza lanen helburua degratua zegoen eremu bat lehengoratzea izan da. Horretarako, kreiner hormak erabili dira lurra eutsi eta egonkortzeko. Alertze enborrak eta sahats adarrak ere jarri dira eremu horretan, ongi itsatsi eta hazten direlako.
2023 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika