Haurren Irakurle Taldea martxan jarriko du Manuel Lekuona bibliotekak

LH 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo da

Haurren Irakurle Taldea martxan jarri nahi du Manuel Lekuona bibliotekak, irakurtzea maite duten haurrei euren zaletasuna lagunekin partekatzeko aukera emateko.

Hilean behin elkartuko Haurren Irakurle Taldea, bibliotekako ganbaran. Momentuz, LH 5. eta 6. mailetako ikasleek izango dute parte hartzeko aukera (aurregago eskaintza beste adin-tarte batzuei zabaltzea da asmoa). Xabi Salaberria Gonzalez izango da gidaria.

Lehenengo saioa martxoaren 7an izango da (18:30etik 19:30era). Saio honetan, haur bakoitzak kutuna duen liburu bat aurkeztuko die lagunei. Ondoren, hurrengo hilabeteetarako irakurgai zerrenda osatuko dute. Izan ere, helburua ekaina arte hileko lehenengo astelehenean Haurren Irakurle Taldea elkartzea da. 

Haurren Irakurle Taldean pate hartu nahi duenak otsailaren 24a baino lehen eman beharko du izena, Manuel Lekuona bibliotekan bertan. 

Gehigarriak

Haurren Irakurle Taldea martxan jarriko du Manuel Lekuona bibliotekak