Iparra galdu gabe orientazio jolasa izango da Arditurriko parketxean

Otsailak 13an, igandea, goiz dibertigarri bat familian pasatzeko plan ezin hobea izango da Arditurrin. Bertako inguruan zehar barreiatuz bisitariak froga desberdinak bilatu beharko dituzte Iparra galdu gabe ibiltzeko, Arditurri parketxetik abiatuz.

Anima zaitezte Aiako Harria Natura Parkean barna ibilbide paregabe bateko bitxikeriak ezagutzera eta gozatzera.

Hasiera ordua: 10:00-12:00 (txandak 20 minuturo)

Abiapuntua: Arditurri parketxea

Hizkuntza: Elebiduna

Prezioa: 3 €(familia ugarian, kide bat dohainik)

 

Informazioa eta erreserbak:

Arditurri parketxea

943 49 50 69/688 89 50 68

arditurri@gipuzkoanatura.eus

www.gipuzkoanatura.eus

 

Oharra: Jarduera guztietan COVID19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira: 

- Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz

- Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu

- Eraman musukoa (maskarilla)

Gehigarriak

Iparra galdu gabe orientazio jolasa izango da Arditurriko parketxean