Urtarrileko ohiko udalbatzarra, asteazkenean

13 puntuko gai-zerrenda landuko da

Urtarrileko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean (hilak 26). 

18:00etan hasiko da batzarra eta 13 puntuko gai-zerrenda landuko da:

1) Aurreko batzarrei dagozkien akten onarpena.

2) REDESAk lurzoru, hegalkin eta lurpearen erabilpen pribatiboagatiko argindar, gasa, ura eta hidrokarburoen garraio enpresei tasa ezartzeko Ordenantzaren aurrean jarritako auzian izandako epaiarengatik Euskal Erkidegoko Epaitegi Nagusiaren aurrean tartekaturiko kasazio errekurtsoan atzera egitea.

3) Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoari 2022. urteko ekarpenaren onarpena.

4) Oarsoaldea SA eta Udalaren arteko hitzarmenaren baitan, 2021eko 4. hiruhilekoaren %80aren ordainketa onartzea.

5) 2021 ekitaldiko Finantza Kontroleko Planetik eratorritako txostenaren eta ekintza planaren berri ematea.

6) Konstituzio Auzitegiak 2021eko urriaren 26an emandako 182/2021 epaian oinarritutako hainbat hirilurren balioaren gehikuntzaren likidazioei erreklamazio eta berrikusteen ebazpena.

7) Oiartzungo kirol klubek edo elkarteek funtzionamendu gastuetarako eta euren jarduna sustatzeko 2022. urtean dirulaguntzak banatzeko oinarrien onarpena.

8) Soinuenea Fundazioa eta Udalaren arteko hitzarmenaren baitan, 2021 urteko gastuen zuriketa onartzea eta 2022 urteko dirulaguntza zehaztea.

9) Luberri Ikasgune Geologikoa eta Udalaren arteko hitzarmenaren baitan, 2021 urteko gastuen zuriketa onartzea eta 2022 urteko dirulaguntza zehaztea.

10) Haurtzaro Ikastola eta Udalaren arteko hitzarmenaren arabera, 2022 urteko mantenu-gastuak ordaintzeko dirulaguntzen onarpena.

11) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

12) Beste organoen jardueraren jarraipena.

13) Eskari-galderak.