Lehenengo sektoreko Oiartzungo ustiapenentzako dirulaguntza lerroa sortu du Udalak

60.000 euro bideratuko ditu Udalak laguntza hauetara

Lehenengo sektoreko proiektuak sustatzeko eta bultzatzeko dirulaguntza lerroa sortu du Oiartzungo Udalak. Oiartzunen kokatutako ustiategiek eskatu ahal izango dute laguntza.

2021ean egindako gastuak laguntzeko izango da dirulaguntza: inbertsio eta ustiategien hobekuntzak; nekazaritza ekipoen erosketa; baratzagintza eta loregintzarako teknologia hobekuntzak; ekoizpen ekologikoa; aholkularitza gastuak; nekazaritza erabilerarako uraren gastua... izango dira lagunduko diren kontzeptuak.

60.000 € bideratuko ditu Udalak lehenengo sektoreko ustiategiak laguntzera. Dirulaguntza eskaera otsailaren 7a arte egin daiteke.

Informazio osoa hemen dago interesatuen eskura.

Gehigarriak

Lehenengo sektoreko Oiartzungo ustiapenentzako dirulaguntza lerroa sortu du Udalak