Bi ezohiko udalbatzar izango dira datorren asteartean, hilak 18, bata bestearen atzetik.
Lehenengoa 2051/2020 kasaziozko errekurtsoan Epaitegi Gorenak emandako epaiak Udalak bere aurka dituen beste lau auzietan eragina duela eta demanden aurrean amore eman behar denez, lehenbailehen egitea komeni da auzien kostetako kondena ekiditeko izango da.
Hori bukatuta, bigarren ezohiko batzarra hasiko da, beste puntu bat lantzeko. Hauxe: udal zigor eta ondare erantzukizuneko espedienteetan instrukziogile berriaren izendapena.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika