Iturburu udal haur eskolari buruzko Mugarri prestatzen ari da Izaskun Madariaga

Baimenak urtarrilaren 31 arte bilduko ditugu

Aurtengo Mugarri liburuak Karrikako Iturburu udal haur eskolaren historia bilduko du. Izaskun Madariaga sortzaile, irakasle eta zuzendari izan zena ari da liburua osatzen. 

Liburuan Iturburu haur eskolatik pasatutako haurren izen-abizenak eta irudiak azalduko dira. Norbaitek bere izen-abizenak edo irudia agertzerik nahi ez balu madarigorri@gmail.com helbidera edo 678 355 172 whatsapp zenbakira jakinarazi dezake, urtarrilaren 31 baino lehen.

Iturburu haur eskolak 1977 eta 1999 urtten artean egindako ibilbidea jasoko duen liburua xanistebanen aurretik argitaratu eta aurkeztuko da.  

OHARRA: Baimena albiste honen irudietan jaitsi daiteke

Gehigarriak

Iturburu udal haur eskolari buruzko Mugarri prestatzen ari da Izaskun Madariaga