Arizmendienea etxe museoa bisitatu ahal izango da ostiraletan

Urdinola-Arizmendienea etxe museoak harrera ona izan du. Uztaila hasieran ateak ireki zituenetik 200 lagun baino gehiago hurbildu dira ezagutzera.

Uztailean eta abuztuan, Oarsoaldeko Turismo Bulegoko bi gidari aritu ziren etxea erakusten. Irailetik, Joxe Mari Mitxelena eta Elena Zalakain herritarrek ostiralero erakutsi dute etxea, bolondreski. 

Bisitek izan duten harrera ona dela eta, urtarrilean ere ostiralero 12:00etan izango da etxea bisitatzeko aukera, Mitxelenaren eta Zalakainen azalpenek lagunduta.

Bisitak doakoak diren arren, aldez aurretik tokia erreserbatu behar da Oarsoaldeko Turismo Bulegora deituta (943 49 45 21) edo idatzita (turismoa@oarsoaldea.eus).

Gehigarriak

Arizmendienea etxe museoa bisitatu ahal izango da ostiraletan