Mikel Mendizabalen ikus-entzunezko funtsa Udalaren Ondarearen datu basean txertatuko da

Oiartzunekin zerikusia duten 147 dokumentu lagatzeko hitzarmena sinatu da

Oiartzungo Udalak eta Mikel Mendizabalek honen ikus-entzunezko materialaren funtsa Udalaren Ondarearen datu basean txertatzeko hitzarmena sinatu dute.

Hitzarmen honi esker, Oiartzungo ondarea handiagoa izango da eta herritarrek eskura egongo da. Hori dela eta, Oiartzungo Udalak eskerrak eman nahi dizkio Mendizabaleki, denon ondarea aberasteko doako lagapen hau egin duelako.

Mikel Mendizabalek Oiartzungo mota askotariko ondarearen informazioa biltzen eta zabaltzen lan egin du urtetan: kantagintza, bertsogintza, artea, herri ohiturak, ondare kulturala orokorrean... Guztira, 147 ikus-entzunezko dokumentu dira Udalaren esku jarri dituenak.

Mendizabalek herriko ondarea biltzen eta dokumentatzen egin duen lana izugarria da. Urte askoan zehar eta esparru ezberdinetan egin du. Udalak lan horren balioa aitortu nahi du, eta eskerrak eman herriaren esku uzteagatik.

Eskerrik asko, Mikel!

Gehigarriak

Mikel Mendizabalen ikus-entzunezko funtsa Udalaren Ondarearen datu basean txertatuko da