Udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren kontratazio prozedurari hasiera eman dio Udalak

Ezohiko udalbatzarra egin du gaur Oiartzungo udalbatzak, udal eraikinen garbiketaren zerbitzuaren kontratazio prozedura hastea onartzeko (abenduaren 11n bukatuko da indarrena dagoena).

Urtean 520.524,81 €ko aurrekontua izango du zerbitzuak. Urtebeteko hiru luzapen egoteko aukera ere aurreikusi da.

Jexux Leonet alkateak azaldu duenez, kontratu berrian "langileen baldintzak udaletxeko garbitzaileen baldintzekin berdinduko dira". Azaldu duenez, Udalaren kontratupeko garbiketa sektoreko langileen aldarrikapenari erantzungo dio honela Udalak, haien lan-baldintzak hobetuz. 

Gehigarriak

Udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren kontratazio prozedurari hasiera eman dio Udalak