URA agentziarekin lau urterako protokoloa onartu da
Urriko ohiko udalbatzarra izan zen atzo. Erabateko adostasunez onartu ziren gai guztiak.
Añarbeko Mankomunitateak aurkeztutako mozioa onartu zen, ahobatez: Espainiako Trantsizio Energetikoko ministerioari beheko kanala lehen bailehen egin ahal izateko aurrekontua eta finantzaketa zehaztea eskatuz. Ur-hornidurarako beharrezko azpiegitura da. Oiartzun Añarbeko Mankomunitateko kide den hamar udalerrietako bat da.
URA agentziarekin lau urterako protokoloa ere onartu zen. Oiartzungo ibaietako jabari publikoa zaindu eta lehengoratzeko ardura bere gain hartu du URAk, eta Udalak, jabari horretako hondakin bilketa eta URAri lanak erraztea. Erakunde bakoitzak bere arduren gastua bere gain hartuko du.
Abarka GKE-ari Altzibarko eskola erabiltzen uzteko hitzarmena
Oarsoaldea Garapen Agentziari 2021eko hirugarren hiruhilekoari dagokion dirulaguntza ematea onartu zen: 75.160 €.
Udalaren eta Abarka GKE-ren arteko hitzarmena ere onartu zen. Hitzarmen honi esker, Oiartzunen kokatua dagoen GKE-ari egoitza soziala eta lanerako espazioa utziko dio Udalak Altzibarko eskolan. Abarkak kultura eta herrialde ezberdinetako gazteekin garatzen ditu proiektuak.
Urritko protokolo gastua 96,80 izan da eskela eta loretan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika