Gau Beltza ospatuko du igandean Abaraxka ludotekak

Gau Beltza hurbiltzen ari da eta Abaraxka ludoteka herriarentzako festa antolatzen ari da buru-belarri, iganderako. Aurten, berriz ere Gau Beltzaren ibilbidea eta afari-merienda izango dira (hilak 31, 19:30ean, Kontzejupe plazan).

Lehenengo afari-meriendatxoa egin ondoren, beldurrezko ibilbidea egingo dute bertaratzen direnek. Arropa zaharrekin mozorrotuta hurbiltzeko gonbita egin dute antolatzaileek.

Gau Beltzarekin lotuta egongo da larunbateko Abaraxka Ibiltaria ere: mozorroak prestatu eta, kuiak hustu eta apainduko dituzte (hilak 30, 16:30ean, Abaraxka ludotekan). Aukera dutenei, prestaketa lanetarako maindire eta arropa zaharrak eramateko eskatu die Abaraxkak.

Gehigarriak

Gau Beltza ospatuko du igandean Abaraxka ludotekak