Ondare artistikoa zaindu eta errespetatzeko eskatu du Udalak

Oiartzungo Udalak tristura agertu nahi du Sutar eskulturak jasan dituen kalteak direla eta. Herriko ondare artistikoa guztiona dela adierazi eta, errespetatzea eta zaintzea ere herritar guztion ardura dela azpimarratu nahi du Udalak. Are gehiago, arte disziplina ezberdinen arteko elkarbizitza eta errespetua dagoenean tartean.

Anton Mendizabal eskultoreak egindako artelana da Sutar, mairubaratzak irudikatzen dituena. Hilerriaren ondoan dago kokatua. Udalak Sutar eskultura garbitu egingo du, lehengoratzeko. 

Gehigarriak

Ondare artistikoa zaindu eta errespetatzeko eskatu du Udalak