Ezohiko udalbatzarra egin du gaur Oiartzungo Udalak, udal kirol instalazioak (Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuak) kudeatzeko kontratazioari hasiera emateko. Ahobatez onartu da.
Kontratua urtebeterako izango da (305.612,23 €ko aurrekontuarekin -BEZ barne-), eta urtebeteko hiru luzapen egiteko aukera izango da.
Aurten bukatzen da udal kirol instalazioen zerbitzuaren esleipena eta datorren urte hasierarako kontratazio berria prest egoteko egin da ezohiko udalbatzarra.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika